XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

lortzen dira. Zenbat hidrogeno eta oxigeno beharko ditugu, 9 mol ur lortzeko? Emaitza moletan eman.

Ebazpena: Erreakzio hau uraren sintesia da: .

Ekuazio honetan ikusten denez, Hsub2; eta Hsub2O gaien molekulen edo molen proportzioa 1:1 da.

Beraz, 9 mol hidrogeno beharko ditugu.

Modu berean, Osub2 eta Hsub2O gaien arteko molen proportzioa 4,5 mol da.

Honelatan, ba, 4,5 mol oxigeno beharko ditugu.

Hau da, moletan idatziz: .

ARIKETAK 1/ Aluminio metalea azido sulfurikoari gehituz, aluminio sulfatoa eta hidrogenoa lortzen dira.

a) Idatz ezazu erreakzio honi dagokion ekuazio doitua.

b) Zenbatekoa da azido sulfurikoaren pisu molekularra?.

c) Eta aluminio sulfatoarena?.

d) Azido sulfurikozko mol bat dugularik, zenbat mol aluminio beharko ditugu erreakzio osoa egiteko?.

Eta zenbat gramo gatz lortuko ditugu kasu honetan?.

2/ Sufre dioxidoa oxigenoarekin konbinatzen da, sufre trioxidoa emanez .

a) Doi ezazu ekuazio kimikoa.

b) Kalkula itzazu ekuazio honetan agertzen diren konposatuen pisu molekularrak.

c) Zenbat mol SOampsub3; lortuko ote dira, ontzi batetan erreakzionatzen 20 gr SOsub2 eta 64 gr Osub2 jartzean?.

d) Bete ezazu ondoko koadroa erreakzio horretako datuekin.

erreakzionatu duten molak / erreakzioaren amaieran ditugun molak.